Interneterako beste konexio aukera baten aurkezpena

Guaixe 2016ko mai. 30a, 09:34

Ostegunean, 10:00etan, Arbizuko industrialdeko Utzugane zentroan.

Sisnet enpresa nafarrak eskainiko duen hitzaldian Sakanan Interneterako lotura hobetzeko aukera baten berri emanen du. Sisnetek Artxuetan azpiegitura jarria du eta Sakanako edozein udalerritik herritarrak eta enpresak Internetera konektatzeko aukera eskaintzen du dagoeneko. Enpresatik diotenez, “egungo beharrei erantzuten dion nahikoa abiadura eskaintzen duen aukera da. Azpiegitura faltagatik edo betiko telefonia enpresen interes faltagatik Internet lotura hobea eskatzen zuten Nafarroako beste eskualde batzuetan indarrean da eta jendea oso pozik dago bere martxarekin.”

Aurkezpenera doazenek zerbitzuaren ezaugarriak ezagutu eta euren euskarri digitaletan probatzeko aukera izanen dute. Aldi berean, Sakanako Mankomunitateak garatu nahi duen Guifi.net proiektuaren berri emanen da, epe ertainean ibarrean sare ireki, libre eta neutrala sortu nahi duena. Sare hori partikularren, eragileen, enpresen eta erakundeen elkarlanean eta interkonexioan oinarrituta dago. “Telekomunikazio eta kalitatezko Internet lotura prezio duinean eskaintzen du”.

Plaza mugatuak
Interesa dutenek joanen direla esanez informacion@artaiz-asesoria.es helbidera mezua edo 645 541 842 whatsapp-a bidaltzea eskatu dute.