Europako hondakin bilketako praktika onak ezagutzen

Guaixe 2016ko mai. 26a, 19:48

Euskal Herritik Hernani, Iruñerria eta Sakanako ordezkariak joan ziren Italiara.

Mank-eko presidentea Italian egin zen Zero Zabor Herrien bilkuran egon zen.

Zero zabor sortzeko bidean hondakinen kudeaketa egokia egiten duten herrien topaketa hartu zuen Capannorik (Italia) ostiralean eta larunbatean. Venetoko Contarina eskualdea da gaur egun kontinentean zero zabor sortzera gehien hurbildu den eskualdea eta, horregatik, han egin zen topaketa. Zero Waste Europe elkarteak antolatu zuen, Europako Batasunaren diru-laguntzarekin. Zero Zabor Ingurumen Babeserako Elkartea gonbidatuta Sakanako Mankomunitateko lehendakari Aitor Karasatorre Muguruza topaketan izan zen, Irlanda, Italia, Eslovenia, Frantzia eta Euskal Herriko ordezkariekin batera. Karasatorrek informazioa jaso eta Europako praktika onak dituzten udalen esperientziak jaso zituen.

Topaketak Europako Zero Zabor udalerrietako ordezkariak urteotan eman dituzten aurrerapausoak trukatzeko eta etorkizuneko estrategiak jorratzeko baliagarriak izan ziren. Horretaz aparte, Capannorin martxan dauden proiektuak ezagutzeko aukera izan zuten: atez ateko bilketa sistema (kamioia, langileak, bilketa nola egiten den…); altzari eta bestelako objektuen berrerabilpen zentroa; hondakin soberakinei irtenbidea emateko azterketak egin eta proposamenak egiten dituen zentroa; errefusa diren hondakin birziklagarrien inguruan hausnartu eta erabakiak hartzen duen zentroa; Florentziako errausketa plantaren kontrako amen taldea.

Sarea
Zero Zabor Ingurumen Babeserako Elkarteak jakinarazi duenez, Zero Zabor Herrien Sarea Euskal Herria udazkenean lantzen hasteko asmoa du.