Corpus egunerako Aralarko santutegia prest

Guaixe 2016ko maiatzaren 27a

Corpus Christi eguna igandean ospatuko da. Pazko igandetik 60 egun pasa direnean, kristauek eukaristian Jesusek duen presentzia ospatuko dute etzi. Aralarko santutegiak bi elizkizun hartuko ditu. 11:00etan meza isila izanen da. Meza nagusia, berriz, 12:30ean. Hura despeditu ondoren, fededunek Trinitateko baselizaraino prozesioan joanen dira, Aralarko aingerua buruan dutela. Despeditzean aingeruaren irudia gurtzeko aukera izanen da.