Erabakitze eskubidearen aldeko kriseilu gaua

Guaixe 2016ko mai. 27a, 12:27

Gaur, 21:00etan, Irurtzungo Foru plazan.

Irurtzungo eta Arakilgo Gure Esku Dagok antolatu du gaurko Kriseilu Gaua. Erabakitze eskubidearen aldeko topagune bihurtuko da Irurtzungo plaza. Hantxe auzatea, musika, jokoak, igela, toka eta beste izanen dira. Iluntzearekin batera, kriseiluak piztu eta paperezko puxikak zeruan gora eginen dute, Irurtzundik eta Arakildik mundura erabakitze eskubidearen aldeko aldarria gau ilunean argi aldarrikatuz. Kriseiluak Pikuxarren eta Iratxon erosi daitezke. Gure Esku Dago taldeko kideek baietz 100 lagun! Erronka luzatu dute.