Mariñelarenaren obra Olaztin eta Arbizun

Guaixe 2016ko mai. 27a, 14:41

Pello Mariñelarena Imaz etxarriarraren lanekin Sarek antolatutako Guk ibilitakoak gureak dira erakusketa bi geltoki berri izanen ditu. Gaur, 18:00etatik 21:00etara eta, bihar, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara, Olatzagutiako kultur etxean. Etzi, igandea, berriz, Arbizuko Olatzean izanen da 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era. Eguraldiak lagunduko ez balu udaletxean. Erakusketak espetxean preso eta gaixo dauden hamar euskal presoen askatzea aldarrikatzen du. Egoera berean zela hil zen, inolako mediku artatzerik gabe, etxarriarra.