XXIV. Irurtzungo Pilota Txapelketan bigarren finalerdiak jokatuko dira igandean, 11:15etik aurrera. Aurreko astean lehen finalerdiak jokatu ziren eta 22 urtez azpian Zudairek eta Eskuderok lortu zuten finaletarako txartela eta seniorretan Yoldik eta Gorritik. Ea ElkarPilota txapelketa irabaztetik datorren Ongayk finalerako txartela eskuratzen duen.
Bigarren finalerdiak
Seniorrak: Ongay-Tabar / Ojuel-Altuna
Promesak: Mugiro-Agirre / Chiapuso-Beloki