Zangozatik bi lehenengo sari Sakanara

Guaixe 2016ko eka. 1a, 09:35

Sakana Irristaketa Taldeko 8 txirrindulari lehiatu ziren bertan

Sakana Irristaketa Taldeko 5 irristalarik parte hartu zuten joan zen larunbatean  Zangozan jokatutako Zangoza Hiria VII. irristaketa proban. 350 metroko herri zirkuitua prestatu zen Zangozan, eta bertan egin ziren lasterketak. Sakanako bost irristalari hauetatik bik bi lehenengo sari ekarri zituzten.