Xabier Maiza zazpigarrena Eskirotzen eta Hodei Zia zazpigarrena Beran

Guaixe 2016ko eka. 1a, 10:30

Quesos Albeniz taldeko txirrindularietako batzuk.

Bi lasterketa izan zituzten juniorrek asteburuan

Junior mailako txirrindulariek hitzordu bikoitza zuten asteburuan. Larunbatean Eskirotzen lehiatu ziren (67 km). Burundako Quesos Albenizeko Xabier Maiza 7.a sailkatu zen, Juan Riaño 11.a, Hodei Zia 21.a, Oihan Vinagre 28.a eta Alex Unzilla 29.a. Taldekako sailkapenean 5.ak izan ziren Quesos Albenizekoak.

Igandean, Beran, Toyota Armentiako Ibon Ruizek irabazitako 78 km-ko lasterketan (1:53:36), Hodei Zia 7.a sailkatu zen, Alex Unzilla 12.a, Xabier Maiza 18.a, Juan Riaño 26.a eta Oihan Vinagre 30.a. Quesos Albeniz hirugarren talde onena izan zen.

Igandean, goizeko 10:30ean XXI. Udaberri Trofeoa izanen dute jokoan juniorrek Altsasun.