Gaurkoan gurasoen eguna izan da haundienen gelan. Beraiek iritsi direnerako dena prest zegoen. Gurasoen eta anai-arreben aulkiak, lore sortak, postala... irrikitan geunden beraiek sartu eta kontu kontari aritzeko.
Banan-banan, seme-alaben jaiotza eguna nola izan zen kontatu digute, eta baita seme-alaben izena nola aukeratu zuten ere. Atsegin haundiz eta hunkiturik entzun ditugu gurasoek kontaturiko istorioak.
Ondoren, esker ona adierazi nahian, olerkia irakurri eta opari bana eman diete seme-alabek aita-amei.
Zoragarria izan da ikasgelan bizitakoa.
Eskerrik asko familia guztiei momentu berezi hauek eta zoriontasuna gurekin elkarbanatzeagatik!