Marcos Pison bigarrena eta Maialen Aramendia lehena Murietan

Guaixe 2016ko eka. 2a, 08:50

Maialen Aramendia lehen emakumea izan zen.

Burundako Quesos Albeniz hirugarren talde onena izan zen eta Aralarko Intersport Irabia bosgarrena

Kadeteek lasterketa izan zuten asteburuan Murietan, 30. Luis Meoqui Memoriala. Arabarrak taldeko Jokin Murgialdai izan zen protagonista, bakarrik iritsi baitzen helmugara (1:20:54). Burundako Quesos Albenizeko Marcos Pison bigarrena sartu zen, 43 segundora, eta Aralarko Intersport Irabiako Imanol Galarza bosgarrena, 1:22:17ra. Aipatu Sakanako bi taldeetako gainontzeko txirrindulariei dagokienez, Ailetz Lasa 8.a izan zen, Iosu Etxeberria 10.a, Urko Gorriti 35.a, Beñat Etxezarreta 36.a, Javier Mitxaus 37.a, Josu Jaka 40.a, Joseba Huarte 54.a eta Xabier Mauleon 66.a.

CAF Transport Engineering taldeko Maialen Aramendia iturmendiarra 45.a sailkatu zen, lehen emakumea (1:27:00).

Bestalde, eskoletako neska-mutilek igande goizean Zizurren izan zuten proba.