Flores hirugarrena eta Lopez de Goikoetxea FL kategoriako lehena Aiako Igoeran

Guaixe 2016ko eka. 2a, 09:28

Sakana Motorsporteko pilotuak ongi aritu ziren

Igandean IX. Aiako Igoera jokatu zen, Euskal Herriko eta Nafarroako Mendi Igoeren Txapelketetarako baliagarria zen proba. 60 pilotu inguru lehiatu ziren, tartean Sakana Motorsporteko bi, eta horietatik 52k lortu zuten proba despeditzea. Aitor Zabaleta (Lola BMW) izan zen azkarrena (2:10.430) eta Garikoitz Flores lakuntzarra (BRC) hirugarrena sailkatu zen (2:12.663). Iban Lopez de Goikoetxea pilotu olaztiarra (R5 GT Turbo) 18.a sailkatu zen sailkapen orokorrean, baina bere kategorian, FL kategorian, zeuden 17 pilotuetatik lehena izan zen olaztiarra. Aipatzekoa da proba nahiko nahasia izan zela, entrenamenduak lurra lehorra zegoela egin zituztelako eta proba ofizialak, aldiz, lurra bustia zegoelako.