400/1000 kultur programa Uhartera eta Urdiainera

Guaixe 2016ko eka. 2a, 13:02

Kultura Zuzendaritza Nagusiak 400/1000 kultura programa berria aurkeztu du. Bere helburua 400 eta 1.000 biztanle arteko herrietara kultura eramatea du helburu. Estreinako edizioan programak 40 herritara eramanen du bere eskaintza, tartean daude Uharte Arakil eta Urdiain. Garagarrilean izanen dira emanaldi horiek, hainbat musika estilo, abesbatzak, euskal dantzak, ganbera musika, zirkua eta liburuak eta ilustrazioak lantzeko tailerrak eskainiko dituenak. Hilaren 10ean, Urdiainen Elorri taldeak irlandar kutsuko doinuak eskainiko ditu. Hilaren 17an, berriz, Uharte Arakilen Iddwac taldeak folk zeltako kantuak eskainiko ditu.