Arretxerendako eta Suarezendako Juul sariak

Guaixe 2016ko eka. 2a, 10:41

Juul literatura hauteskundeetan bozkatuenak izan ziren idazle eta ilustratzaileek euren saria eskutan dute. Lodosako kultur etxean egin zuten sari banaketa atzo eta Jon Arretxe eta Castillo Suarez izan ziren sarituetako bi. Mikel Okiñena eskultoreak egindako Juul sariaren kopia bana jaso zuten.  Nafarroako Ikastolen Elkarteak haur eta gazteen artean literatur zaletasuna sustatzeko antolatutako ekimena da Juul. 18. edizioan 53 ikastoletako ikasleek parte hartu zuten. Ikasleek 26.000 boto inguru eman zituzten.