Asteazkenean Lur izan zen protagonista.
Ama eta aitak lagundurik etorri zen eskolara. Gurasoek makina bat istorio kontatu zizkiguten. Bere izena aukeratzera zerk animatu zituen, besteak beste. Jakin aurretik neska edo mutikoa izango zen, amatxo Naiara dutxan zegoela, Lur izena etorri zitzaion burura. Naiara eta Josebaren gustoko izena zenez, pentsatu zuten izen aproposa zela. Neska ala mutikoa izan biendako baliagarria baita... Erditzea nolakoa izan zen ere kontatu digute, eta esan digutenez, azkenean Lur zesarea bidez jaio zen.
Lurrek etxetik ekarritako jostailuekin pixka bat jolastu dugu.
Oso ongi pasatu dugu goiza: jolasten, fruta brotxetak egiten, dantzan...
Eskerrik asko Lur, Joseba eta Naiara.