Matematiketan, ongi

Guaixe 2016ko eka. 2a, 18:52

Zenbaki artean iaioa dela erakutsi du Altsasu institutuko Mikel Igoa Lasa ikaslea. XXX. Matematika Olinpiada Cintruenigon jokatu zen maiatzaren 21ean. 145 gaztek parte hartu zuten proban, bi ordu zituzten 6 buruketa argitzeko. Onenak Adriana Lara Cabestrero (Lizarraldea BHI) eta Xabier Lakidain Maldonado (San Fermin Ikastola) izan ziren. Santandarren jokatuko den estatuko olinpiadarako sailkatu zen bikotea. Bigarrenak Nicolas Ayucar Sanchez (Iturrama BHI) eta Mikel Igoa Lasa izan ziren. Santanderreko proban Nafarroa ordezkatuz hiru gazte joan behar dira eta zozketan Mikelek ez zuen zortea alde izan.