Euskarazko literaturan IGOta segitzeko gonbidapena

Guaixe 2016ko eka. 4a, 13:55

Maiatzarekin batera despeditu da Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpaina. Euskaltzaleen Topaguneak eta Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak euskaldunen artean irakurzaletasuna sustatzea du helburu ekimenak. Liburutegietatik liburua maileguan hartu, hura irakurriz gozatu eta bueltatzean galdera labur batzuk erantzunez liburu-dendetan liburuak erosterakoan deskontuak lortzen zituzten irakurleek. Gero, nahi zutenari oparitzeko. Hala egin dute makina bat sakandarrek. Eta haien artean ere 30 euroko deskontu txartelak zozketatu dira. Maiatzeko zozketako onuradunak honakoak izan dira: Ariane Sancho (Irurtzun), Eider Murugarren (Arbizu), Garazi Artieda (Etxarri Aranatz), June Etxeberria (Urdiain), Alfredo Alvaro (Altsasu), Beñat Lopez Gauna (Olatzagutia) eta Oihan Aldaz (Ziordia).