Altsasuko enplegu bulegoan langabezia %2,56 jaitsi da

Guaixe 2016ko eka. 2a, 19:11

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak jakinarazi duenez, maiatza akaberan hilaren hasieran baino 27 pertsona gutxiago zeuden izena emanda Altsasuko enplegu bulegoan, 1.029. Sakanako datua osatzeko Iruñeko zabalguneko irurtzundarren eta arakildarren datua falta da. Iturri beraren arabera maiatzean Altsasuko bulegoaren bidez 564 kontratu itxi ziren; haietatik soilik 34 ziren mugagabeak.

Nafarroari dagokionez %3,97ko jaitsiera izan du langabeziak. Guztira 41.175 langabe gutxiago zeuden, aurreko hilean baino 1.704 gutxiago eta joan den urtean baino %7,84 gutxiago. Haietatik 23.091 emakumezkoak dira (%56,08, aurreko hilean baino 781 gutxiago eta %3,27 gutxiago) eta 18.084 gizonezkoak (%43,92, 923 eta %4,86 gutxiago).