Zirko tailerrak bizpahiru urte martxan dela Etxarri Aranatzen. Eta ikasturte bukaeran ohi dutenez, hartutako abilezien erakustaldia eginen dute. 8 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoak izanen dira erakustaldia eskainiko dutenak. Ainhoa Juanizekin trebatu dira astelehenetan, 11 handien taldean eta 9 txikienenean. Helduen taldea ere bada, 10 ikasle ditu Juanizek, baina azken horiek ez dute erakustaldian parte hartuko.