Sakanako Plan Estrategikoa garatzerakoan sortutako kezkatik abiatuta antolatu da Komunala XXI. Mendean jardunaldia. Sakanako Garapen Agentziako Iker Manterolak nabarmendu digunez, “orain arte komunalek herritarrei bizitzeko elementuak eman dizkiote. Gaur egun hori galtzen ari da”. Hori horrela, “XXI. mendean komunalak zer izan behar duen aztertuko da jardunaldietan” azaldu digu, Manterolak; jardunaldian erantzun nahiko diren galderetako batzuk luzatuz: “zein helburu izan behar ditu komunalak, lanpostuak sortzeko tresna izan behar du…”
Gaur eta biharko jardunaldiak Altsasuko Otadiako Kristo Deuna aterpetxean izanen dira, Zelai kalea 91. Bi egunetan Iortia kultur gunean herri lurrekin lotutako filmak ikusteko aukera izanen da. Iniciativa Comunales, Sakanako Garapen Agentzia, Altsasuko Udala, Aralarko Elkartea eta Fundación Entretantos dira jardunaldia antolatu dutenak.
Egitaraua
Garagarrilak 3, ostirala
17:00 etatik17:30era Jardunaldien aurkezpena.
17:30etik 18:00etara Komunalen gobernantza ona, hitzaldi-eztabaida (Sergio Couto, iComunales).
18:00etatik 19:30era Herritarren parte hartzea komunalen gobernantzan: egungo egoera eta etorkizunerako hausnarketak, tailerra.
20:00etan La extraña elección, dokumentala Iortian, doan.
Garagarrilak 4, larunbata
9:00etatik 12:30era Komunalak Ekimenaren I. asanblada. IKomunales Ekimena, Espainiar Estatuan zehar, ura, lurrak, baliabideak eta eskubide komunalak kudeatzen dituzten komunitateek osatzen dute. Haien helburua, gobernantza sistema komunal hauen babes eta aitortza egitea da, eta modu berezian bere balore sozial, natural eta ekonomikoak babestu eta indartzea.
12:30etik 14:00era Komunalak Ekimenaren lantaldeak. Lantalde tematikoen(basogintza, partehartzea, ikerketa,...) garapenerako dinamika bideratua. Tailerraren 1. atala.
14:30etik 16:00etara Bazkaria.
16:00etatik 19:30era T Komunalak Ekimenaren lantaldeak. Tailerraren 2. atala.
20:00etan En todas as máns, dokumentala Iortian. Doan.
Filmez
La extraña elección
2014. Iraupena 90 min. Herrialdea: Espainia Zuzendaria Carmen Comadrán. Produktorea: Tierravoz Docs/ TPA. Generoa: Dokumentala.
Sinopsia
Andreak berria den herrian labirinto artistiko bat eratzen duenarekin batera, Franek herriko zaharren jakituria berreskuratzeko ahaleginek fruitua duela ikusten hasten da eta Flok lagunez inguratuta hagin bat landatzen du. Hirurek aukera arraroa egin zuten: herri batean bizitzea. Aukera hau aldiz, normaltzat dute. Besteek hartutako erabaki arraroek, erronka gogorrei aurre egin beharra sortzen diete; alokatzeko etxebizitzarik topatu ez eta lurraldean bizitzea, ekintzak nola antolatzen jarraitu non eta elkarteak jaso behar zuen dirua diseinuzko hautsontzietan gastatu den, eskualdean fracking-aren frogak egin nahi dituztenean nola ba isilik geratu ,...).
En todas as máns
Dohako proiekzioa 2015. Zuzendaria Diana Toucedo. Produktorea: Trespés Cooperativa. Generoa: Dokumentala.
Sinopsia:
Dokumental honek mendi komunitateen mundua erakustea du helburu: Galiziako jendartearendako gertuko errealitatea izanagatik, gutxi ezagutua eta baloratua. Horren bidez, kudeaketa komunalak gure lurraldeen kudeaketa eta zaintzarako tresna bezala dituen potentzialitateak nabarmendu nahi ditugu. Gainera, mendi komunitateen parte diren komuneroei ere errekonozimendua egin nahi die. Komuneroen partehartzea eta parte izatearen harrotasuna sustatu nahi ditu, baita Galiziako jendartera zabaldu ere. Herritarren jabegotza, Galiziako ondare kultural moduan nabarmendu nahi du.