Elikagai bilketa handia

Guaixe 2016ko eka. 3a, 08:42

Gaur eta bihar eginen da.

Nafarroako Elikagai Bankuak jaki bilketa handia eginen du gaur eta bihar. Nafarroako 77 herrietan eta 260 establezimenduetan jasoko dira jakiak. Sakanan ohiko tokietan. Nafarroako Elikagai Bankutik sakandarrei dei egin diete ekimenarekin bat egin eta jakiak eman ditzaten. Jaki bilketa antolatu duen erakundeak jakinarazi duenez, jasotakoa 30.000 nafar baino gehiago laguntzera bideratuko da, 7.700 familiari.