1971n Umeen Deia aldizkarian argitaratutako lan guztiak bildu ziren liburu batera, eta Sakanako herri guztietako haurren narrazio laburrak, pasarte eta bestelakoak jaso ziren han.
Altsasun haur hauek izan ziren idazleak: Marcelino Ansa, Joxe Arregi (Asteasukoa) eta Rufino Larrinaga (Iruratarra). Arbizun, Jose Mendinueta: “Emen denok Euskeraz egiten dugu, baño ez dakigu ondo eskribitzen, ez daugubie erakusten da”. Arruazun, Ana Maria Ganboa. Bakaikun, “N.” letraz bere burua izendatzen zuena. Etxarri-Aranatzen, L. de Sabando Ezkerra: “Fan zan illatian inaguratu zan cineat: ederra kanporatik eta politxa barnetik. Inaguratu zan jeyan, eta kantorak kantatu zabien eta danzariek dantzatu zian oso poleki.”
Lakuntzan, Maria Reyes, Maria Milagros eta Joxe Franxiku Flores eta Arregi: “Nere erria dago Barranka zuloan, San Donatoren eta San Migelenen erdia. Gure erri ontan euskera asko galdu da. Gure aitak eta amak oyu egiten degu erdera berbagatik, eta orrengatik euskera aurrera demagu gure fameliyan”. Lizarragabengoan, Jose Ignacio, Maria Jesus, Maria Josefa eta Reparaz ahizpak: Angelines, Maria Esther eta Maria Jesus; eta Miguel Angel eta Maria Flora Lacunza: “Nere erria chikia, baño polita. Emen ameika iche dire; bertatik pasazen da ubeldia; izena dakio Arakil, eta dago zubi bat, eta andik juten da Arbizura, eta beste aldetik Echarrira. Gende guchi gare. Aste egunean ongi loten naiz, baño Jeian ez”. Lizarraga-Ergoienan, Inmaculada eta Maria Jesus Navarro Aristorena: “Maistra berriya degu oso ona, Olazti’koa; Ana Mari du izena. Nik oso maite dut.”
Olaztin, Juanita Solano, Jose Juan eta Mari Luz Zubiria, Fco. Javier Albistur, Sebastian Aldaz, Joseba Andoni Ayerdi, Marzelino Galparsoro, Joseba Garmendia, Jenaro Imaz, Pedro Mari Iraurgi eta Terexe Iraurgi: “Olazti da erri bat milla bizilagun dauzkana, eta dago Urbasa, Ziordia Naparroako azkeneko erriaren erdian, eta Beko Basoa Altzasu, eta erditik pasatzen da Burunda erreka kangreju eta amorray goxuakin. Dauka eliza ederra. Lengo denboran izandu zan gaztelua eta eliza. Oraindik ikusten dira leyoan eta zuloetan balaen-txoko eta arrastro ugari”. Unanuan, Tere Abezo, Arantxa Etxezarreta eta Angel Nabarro.
Urdianen, Angelines eta Maria Rosario Acha, Benito, Maria Micaela eta Sebastian Aldaz, Jesus Maria Aracama, Francisco Juan Ayestaran, Miren eta Milagros Celaya, Juan Jesus Echeverria, Angel Mari eta Begoña Galarza, Natalio Garmendia, Maria Coro Goicoechea, Francisco Irigoyen, Jose Ignacio Ostiza, Josefina San Roman, Migel Angel eta Antonio Zubiria, eta Jose Luis Zufiaurre.
Aipatu ditudan idazle hauetatik zenbat ezagutzen dituzue? Eta Lixarrengoko Maria Isabel Lakuntza orduko haurrak idatzi zuen bezala: “Zorionak eta pakea euskaldun guziori!”