Andra Mari eta Irurtzun taldeen saskibaloi topaketa

Guaixe 2016ko eka. 3a, 10:15

Bihar, larunbatean, 12:00etan, Andra Mari ikastolan

Biharko saskibaloi topaketa antolatu dute Etxarri Aranazko Utzubar Txikin dagoen Andra Mari ikastola berrian. Denboraldia agurtzeko topaketa bat izango da, Andra Mari eta Irurtzun taldeen artekoa. 2004-2005 eta 2006an jaiotako neska-mutikoek hartuko dute parte topaketan

Andra Mari ikastola taldearekin Julen Jauregi, Oinatz Zelaia, Unai Zelaia, Ibai Arana eta Kemen Zabala ariko dira, Iosu Mendiola entrenatzailearen begiradapean eta CBI Lacturale Irurtzun taldearekin, aldiz, Irati Huarte, Silvia Carvallo, Maialen Senra, Irati Garro, Irati Cuevas eta Alejandro Vazquez, Marta Fernandez entrenatzailearen esanetara.