Nork jantziko ditu Irurtzungo txapelak?

Guaixe 2016ko eka. 3a, 13:25

Aurreko urteko txapelketako finalistak.

XXIV. Irurtzungo Pilota Txapelketako finalak bihar jokatuko dira, 17:00etan

Martxoaren bukaeran hasi zen XXIV. Irurtzungo Pilota Txapelketa eta bihar, larunbatean, despedituko da. Tarte honetan afizionatuen mailako puntako pilotariak pasa dira Irurtzundik. Hasierako ligaxka, final laurdenak eta final erdien ondoren, final handiak jokatuko dira bihar, 17:00etan, Irurtzungo Biaizpe pilotalekuan.

Seniorren final handian, Alberto Ongay satrustegiarrak Tabarrekin osatuko du bikotea, Yoldi eta Gorriti uhartearraren kontra aritzeko. Sakanan geratuko da txapela, baina zein herritan hori bihar erabakiko da. Eta 22 urtez azpiko finalean Zudairek eta Eskuderok Mugiro eta Agirre izanen dituzte aurkari.

XXIV. Irurtzungo Pilota Txapelketako finalak
Larunbatean, 17:00etan, Irurtzunen
22 urtez azpian: Zudaire-Eskudero / Mugiro-Agirre
Seniorren 3. eta 4. postua: Ojuel-Altuna / Arrieta Arratibel
Seniorrak: Ongay-Tabar / Yoldi-Gorriti

Aurreko asteko 2. finalerdien emaitzak
Seniorrak: Ongay-Tabar 22 / Ojuel-Altuna 19
22 urtez azpian: Mugiro-Agirre 22 / Chiapuso-Beloki 9