Beraza, Munarriz eta Maiza Euskal Herriko Erronkan aurrean

Guaixe 2016ko eka. 6a, 09:41

67 km-ko proban Beraza 13.a sailkatu zen, Munarriz 25.a eta Maiza 35.a

Larunbatean jokatu zen, Leitzan, Euskal Herriko Erronka Ultra Traila, 67 km-ko eta 3.600 metroko desnibel positiboa zuen mendi proba gogorra, Aralartik pasatzen zena, Irumugarrieta (1.431 m) tartean, lasterketako punturik altuena. 562 korrikalarik osatu zuten proba eta Barrundiako Julen Martinez de Estibariz izan zen azkarrena (7:03:23), 7 ordu pasa ibili eta gero. Soilik 15 segundo atera zizkion Iker Karrera amezketarrari (7:03:38). Proba bukatu zuten 16 sakandarren artean, Jose Luis Beraza iritsi zen lehena, helmugan 13.a iritsi eta gero (7:36:33). Probako bigarren beteranoa izan zen uhartearra. Aritz Munarriz 25.a izan zen (7:54:28) eta Joxeja Maiza 35.a (8:01:36).
Emakumezkoetan Oihana Kortazar mutrikuarra gailendu zen (7:55:02). Arantza Larrañaga uhartearra 7. Emakumea izan zen (10:26:09).

Sakandarrak EH Mendi Erronkan (67 km)
Gizonak
1.Julen Martinez de Estibariz (Barrundia): 7:03:23
13.Jose Luis Beraza (Uhar): 7:36:33
25.Aritz Munarriz (Etx): 7:54:28
35.Joxeja Maiza (Etx): 8:01:36
98.Fidel Jimenez (Etx): 8:58:03
185.Jabier Beraza (Irur): 9:42:20
204.Roberto Jaka (Etx): 9:49:58
205.Aitor Salinas (Etx): 9:50:22
239.Ruben Moral (Irur): 10:00:42
260.Iban Verdugo (Etx): 10:07:45
319.Damian Andueza (Alts): 10:29:04
322.Alberto Anton (Alts): 10:29:18
344.Iñaki Morillas (Irur): 10:41:08
347.Alberto Martinez de Lagran (Alts): 10:42:11
376.Ion Zubiria (Alts): 10:58:08
436.Sergio Goñi (Olaz): 11:25:07
477.Felix San Roman (Alts): 11:53:40

Emakumeak
27.Oihana Kortazar (Mutriku): 7:55:02
312.Arantzazu Larrañaga (Uhar): 10:26:09