Antton Zelaia hamargarrena eta Maria Goikoetxea hirugarren emakumea Lasterbidean

Guaixe 2016ko eka. 6a, 11:11

Presoen aldeko lasterketa solidarioan 1.000 korrikalaritik gora aritu ziren

Igandean Araia txiki geratu zen presoen aldeko Lasterbidean lasterketan parte hartu zuten korrikalariak hartzeko. 500 korrikalari baino gehiagok hartu zuten parte proba nagusian (8,5 km), eta 440 korrikalari inguruk ibilbide motzean, 3 km baino gutxiago zituen proban. Horri, kategoria txikiko lasterketak gehitu behar izan zitzaizkion. Beraz, guztira 1.000 korrikalari pasatxo aritu ziren Araian jokatutako presoen aldeko lasterketa solidarioan.

Proba nagusiari hasiera Araiako Igor Martinez de Osaba eta Iñaki Arakama presoen senitartekoek eman zioten hasiera. Ibilbidea gogorra zen, lehen bi kilometroak aldapa gorakoak baitziren. Elorrioko Aitor Mimenza (29:09) eta Arrasateko Aritz Kortabarria (29:10) batera iritsi ziren helmugara. Sakandarren kasuan, Antton Zelaia urdiaindarra 10. postuan iritsi zen helmugara (32:04) eta probako hirugarren korrikalari beteranoa izan zen. Emakumezkoetan Ainhoa Lendinez elgoibartarra izan zen azkarrena (36:05). Maria Goikoetxea etxarriarra probako hirugarren emakume onena izan zen (38:59). Antolatzaileek bere eskerrik beroenak eman zizkieten


Sakandarrak Lasterbidean (8,5 km)
Gizonak:
1.Aitor Mimenza (Elorrio): 29:09
10.Antton Zelaia (Urd): 32:04
17.Fco. Javier Gomez (Alts): 33:08
25.Fran Araña (Arb): 34:19
32.Juan Mariñelarena (Alts): 35:08
61.Axier Larrion (Alts): 37:25
65.David Oroz (Urd): 37:39
80.Santi Agirre (Itur): 38:38
122.Roberto Martinez de Ordoñana (Etx): 40:58
171.Unai Razkin (Irur): 44:00
196.Xabier Flores (Alts): 44:56
203.Juan Antonio Guerrero (Alts): 45:19
204.Iñaki Seco (Alts): 45:20
218.Josetxo Lumbreras (Alts): 45:44
289.Aingeru Azazeta (Alts): 48:50
345.Ruben Imaz (Alts): 51:11

Emakumeak:
40.Ainhoa Lendinez (Elgoibar): 36:05
90.Maria Goikoetxea (Etxarri Aranatz): 38:59
170.Haizea Ramirez de Alda (Alts): 43:56
288.Isabel Pozueta (Alts): 48:48
363.Olatz Azazeta (Alts): 52:47