Rural Kutxako Josu Zabala Nafarroako txapelduna

Guaixe 2016ko eka. 6a, 11:50

Odei Juango lakuntzarra.

Elite mailako Nafarroako txapelduna izan zen Zabala, helmugan 6.a sartu eta gero. Bere taldekide Iker Azkarate bosgarrena sailkatu zen proban eta Odei Juango lakuntzarra 17.a

Larunbatean, Azkonan, Nafarroako elite eta 23 urtez azpiko Nafarroako Txapelketa jokatu zen. Txapelketa esprint estuan erabaki zen eta Lizarte taldeko Oscar Rodriguez izan zen lehena (3:00:18). Bera izan zen 23 urtez azpiko Nafarroako txapelduna. Rural Kutxa-Seguros RGA taldeko Iker Azkarate 5.a izan zen, Josu Zabala 6.a, Sergio Rodriguez 13.a eta Odei Juango lakuntzarra 17.a, guztiak denbora berean. Josu Zabala elite mailako Nafarroako txapelduna izan zen
Rural Kutxa bigarrena sailkatu zen taldekako sailkapenean eta mendiko saria talde sakandarreko Mauricio Jose Moreirarendako izan zen.