Latz sufrituta bada ere, Osasuna playoffean da. Liga txapelketako azken jardunaldian dena alde atera zitzaion. Oviedori 0-5 irabazteaz landa, gainontzeko zelaietan azkenean komeni zitzaizkion emaitzak eman ziren. Erabakigarria izan zen Gironak 86. minutuan Toralinen sartu zuen gola. Izan ere, gol horren aurretik 4 talde zeuden 64 punturekin, eta egoera horretan gorritxoak promoziotik kanpo ziren. Alabaina, […]
