Ikasleen atxiloketaren salaketa

Guaixe 2016ko eka. 6a, 18:11

Ikasleak libre! Lelo zuen pankartarekin hainbat sakandarrek kontzentrazioa egin zuten igande arratsaldean Etxarri Aranatzen. Maiatzaren 25ean Espainiako poliziak 15 urteko bi ikasle atxilotu zituztela salatu zuten horrela. Atxiloketa egiteko modua salatu zuten, adin txikikoak izanik epailearen aurrera beste modu batera deituak izan zitezkeela gaztigatu zuten. Bi gaztetxoen eskubideak urratu zirela nabarmendu zuten. “Poliziaren jarrerak, euren eskubideak ez errespetatzeaz aparte, haiek eta ingurukoak beldurtzeko eta eskarmentatzeko intentzioa erakusten dute”.