Rural Kutxako Iker Azkaratek irabazi zuen igandean Markina-Xemeinen

Guaixe 2016ko eka. 7a, 08:57

Esprint estuan gailendu zen lazkaotarra

Rural Kutxa-Seguros RGA taldeko Iker Azkaratek primerako denboraldia darama. Euskal Herriko txapelduna denak igandean bere denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuen, Markina Xameinen. Esprint estuan, Iker Azkarate gailendu zitzaien Infisport-Alavanet taldeko Isaac Cantoni, Aldro Team taldeko David Civerari eta Mutua Levanteko Eusebio Pascuali.