Sakandarrak Ondarroan eta Paisai-Donibanen

Guaixe 2016ko eka. 7a, 08:58

Sakana Triatloi Taldea.

Kategoria txikikoak Antsoainen lehiatu ziren

Larunbatean 21. Ondarroako Triatloia jokatu zen, Euskadiko Txapelketa (1,5 km igerian, 35,5 km bizikletan eta 10 km korrika). Alberto Diaz Domingez (1:55:04) eta Ibone Sanchez Garmendia (2:09:57) izan ziren txapeldunak. Sakana Triatloi Taldeko Eneko Iturbe 30.a sailkatu zen (2:03:23).

Eta igandean III. Pasaia-Donibane Sprint Triatloiaren txanda izan zen –0,750 m igerian, 20 km bizikletan eta 5 km korrikan–. Aimar Agirresarobek (1:07:55) eta Gwen Jorgensenek (1:14:37) irabazi zuten. Mikel Astiz 50.a sailkatu zen eta Sakana Triatloi Taldeko Iñaki Alvaro 53.a (1:22:21).

Txikiak Antsoainen
Larunbatean VI. Antsoaingo Triatloia jokatu zen, Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria zen proba. Sakana Triatloi Taldekoak ongi aritu ziren. Benjaminetan Ekain Imaz hirugarrena sailkatu zen, Alain Razkin Seigarrena eta Aitor Aldunate hogeitazazpigarrena. Eta kimuen nesken mailan Nahia Imaz bosgarrena izan zen eta mutiletan Hegoi Lakuntza bosgarrena eta Xabier Borrega hamabigarrena.