Aritz Ganboa 15.a eta Unzurrunzaga 16.a Camille Extremen

Ander Unzurrunzaga eta Aritz Ganboa helmugan.

Izabako proba gogorrean hiru ordu t´erdi pasako denbora egin zuten

Sakandarrak Camille Extremen (31 km)
1.Hassan Ait Chaou: 3:00:50
15.Aritz Ganboa: 3:34:04
16.Ander Unzurrunzaga Iurrebaso: 3:35:13
36.Francisco Javier Codon: 3:49:05
91.Ander Unzurrunzaga Ganboa: 4:10:24
108.Javier Noveleta: 4:14:31
122.David Mutiloa: 4:21:19
268.Fermin Zornoza: 4:57:42
357.Francisco Javier Juango: 5:46:51
369.Javier Bados: 5:58:35
*Oharra: Sailkapenean ez zegoen korrikalarien jaioterriko daturik eta gerta daiteke norbait ez agertzea.

31 km-ko mendi lasterketa gogorra da Camille Extremen, tartean Ezkaurre (2.045 m) igo beharrekoa. 460 korrikalarik hartu zuten irteera eta 387 klasifikatu ziren. Hassan Ait Chaouk atzera ere sekulako erakustaldia eman zuen eta bere hirugarren Camille irabazi zuen (3:00:50), Asier Larruzea bigarrenari 16 minutu baino gehiago aterata (3:17:13). Emakumezkoetan Laura Sola izan zen txapelduna (3:48:30), Maria Zorrozari minutu pasako aldea aterata (3:49:50). Sakandarrek lan bikaina egin zuten. Aritz Ganboa arruazuarra 15.a iritsi zen helmugara (3:34:04) eta Ander Unzurrunzaga etxarriarra 16.a (3:35:13).