Ailetz Lasa bigarrena Euskadiko Txapelketan

Guaixe 2016ko eka. 8a, 09:50

Gasteizen jokatutako proban ziordiarra Jon Barrenetxea txapeldunagatik 11 segundora sartu zen

Igandean kadete mailako I. Ander Ruiz de Larrea Mendiola Memoriala jokatu zen Gasteizen, Euskadiko Txapelketa. 60 km-ko proba izan zen eta Gastronomia Baska-Avia taldeko Jon Barrenetxea izan zen txapelduna (1:34:48). 11 segundora tropeltxoa sartu zen, Burundako Quesos Albeniz talde sakandarreko Ailetz Lasa buru zela. Lesioak eta beste zirela, bere taldekideek ez zuten proba despeditzea lortu. Aralarko Intersport Irabiako Josu Etxeberria 23.a sartu zen, eta bere taldekide Imanol Galarza 34.a, Beñat Etxezarreta 53.a, Javier Mitxaus 59.a eta Urko Gorriti 60.a.