Kiroltasun Sariak banatuta

Guaixe 2016ko eka. 8a, 13:41

470 partaide izan ditu Mank-eko Kirol Zerbitzuak antolatutako kanpainak

Astelehenean Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatutako Gurasoak entrenatzen kanpainako Kiroltasun Sariak banatu ziren Altsasuko Iortia Kultur Gunean burututako ekitaldian. Ekimen honekin neska-mutikoengan eta gurasoengan kiroltasun balioak sustatu nahi dira. Horrela, gurasoek txikienen kirol munduan txalotzeko jokaera bat eta arbuiatzeko jokaera baten berri eman behar zuten. Eta neska-mutikoek gai honen inguruko marrazki, komiki edo narrazio bat idatzi behar zuten.
Mank-eko Kirol Batzordeko buru Alberto Martinezek banatu zituen sariak. Berak kiroltasunaren balioen garrantzia nabarmendu zuen. “Oso balorazio positiboa egiten dugu Kiroltasun Sarietan jasotako erantzunaz. 470 partaide izan dira guztira. Neska-mutikoen lanez aparte, gurasoek egindako lanak ere aztertu ditugu eta kirol baloreak barneratzen doazela ikusi dugu” adierazi du Mank-eko kirol teknikari Amaia Gerrikagoitiak. Iritzi berekoa zen Martinez. Parte hartzaile guztiek gosarirako kiroltasunaren katilua jasoko dute.

Sariak
1.saria: bizikleta. ANNE GORRITXO URZELAI (Andra Mari ikastola). 2. saria: patinak. MIKEL REGIL FERNANDEZ (Zelandi ikastetxea). 3. saria: ur azpian ibiltzeko betaurreko, tuboa eta aletak. IRUNE MERA SUAREZ (San Donato ikastetxea). 4. saria: futboleko baloia. JULEN LARRAZA SALINAS (Luis Fuentes ikastetxea). 5. saria: saskibaloiko baloia. OIHAN ALDABE SALINAS (Andra Mari ikastola). 6. saria: errugbiko baloia. ARAITZ NAPAL HUIZI (Andra Mari ikastola).
7. saria: eskubaloiko baloia. IRATXE LAPUENTE PEREZ (Jesusen Bihotza ikastetxea). 8. saria: raketa. IZADI BARANDIARAN LEIZA (San Donato ikastetxea). 9. saria: pala. AIORA LARRAZA SALINAS (Luis Fuentes ikastetxea).10. saria: eskupilotako pilota. ARTZAI KARASATORRE SUREDA (Andra Mari ikastola). 11. saria: xiba. IRAIA BAKAIKOA OLMEDILLO (Iñigo Aritza ikastola).