Euskarazko sormenari saria

Guaixe 2016ko eka. 9a, 09:48

Ibarreko ikasleen artean euskarazko sorkuntza sustatu asmoz, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak aurten ere Maria Markotegi saria antolatu du. Ilustrazioa, narrazioa, poesia eta komiki sailetan aurkez zitzaketen euren lanak ikasleek (ilustrazio sailean Lehen Hezkuntzako 4. maila bitarteko haurrek parte hartu zuten, bi mailatan banatuta). Guztira 986 lan aurkeztu ziren sariketara:  679 ilustrazio sailean, 143 narrazio sailean, 60 poesia sailean eta 104 komiki sailean. 26 sarituen artean saritan 1.450 euro banatu zituen Euskara Zerbitzuak astelehenean. Gainera, 5 pintura zorro banatu zituen.  Parte-hartzaile guztiek, gainera, jaso dute oparitxoa.

Euskara Zerbitzutik idaztera gonbidatu zituzten, egunero idaztera, “atleten moduan egunero entrenatzera, hitz egokia bilatzera eta idaztera. Baina aholkatu zieten idazketa-lana “oraindik jarraitzeko gogoa duzunean uzteko. Mank-eko Euskara Batzordearen lehendakari Miren Mendinuetak parte-hartzaileei eskerrak eman zizkien eta sariketak izandako emaitzarekin pozik zeudela adierazi zuen.

Parte hartu duten ikastetxeak:
Jesusen Bihotza ikastetxea
Altsasu BHI
Zelandi ikastetxe publikoa
Iñigo Aritza ikastola
Urdiaingo Herri Eskola
Arrano Beltza ikastetxe publikoa
San Donato ikastetxe publikoa
Andra Mari ikastola
Luis Fuentes ikastetxe publikoa
San Miguel ikastetxe publikoa
Domingo Bados ikastetxe publikoa
Atakondoa ikastetxe publikoa

Epaimahaia:
Toñi Lopez eta Izaskun Etxeberria (literatura), Miren Ustarroz eta Cristina Fernandez (ilustrazioa) eta Joxemari Morcillo eta Olatz Aldasoro (komikia).

Poesia saila
Maila Saria Idazlea Ikastetxea Herria Idazlana
LH 5. eta 6. 1. 50€ Gorka Gasco Claver Zelandi IP Altsasu Mundua
  2. 40€ Nahia Miguel Goikoetxea Zelandi IP Altsasu Hondartzan
           
DBH 1. eta 2. 1. 70€ Willy Ismael Torres Lucero Jesusen Bihotza Olazti Nor zara?
  2. 60€ Vladimir Popa Altsasu BHI Olazti Ene bixotza
  2. 60€ Irune Lizarraga Ibañez de Opakua Altsasu BHI Altsasu Denbora
           
DBH 3. eta 4. 1. Hutsik      
  2. 80 € Carla Benítez Cheza Jesusen Bihotza Urdiain Ordenaren garrantzia
           
Batxilergoa eta.. 1. 110€ Idoia Granizo Uribarrena Altsasu BHI Altsasu Bizhitza
  2. 110€ Ane Palomo Jaka Altsasu BHI Altsasu Negua
           
Narrazio saila
LH 5. eta 6. 1. 50 € Andrea Ihaben Remírez San Migel Uharte Ipotxa eta liburu magikoa
  2. 40 € Hegoi Legarra Marcos Zelandi IP Altsasu Nola sortu zen pintxoa?
           
DBH 1. eta 2. 1. 70€ Naroa Carrasco Macho Altsasu BHI Altsasu Ur bila
  2. 60 € Zuriñe Serrano Etxeberria Atakondoa Irurtzun Posdata: maite zaitut
           
DBH 3. eta 4. 1. 90 € Ekain Alegre Gil Altsasu BHI Altsasu Balearen bila
  2. 80 € Andrea Imatz Azkargorta Jesusen Bihotza Ziordia Bidegabeko haurtzaroa
Batxilergoa eta ... 1. Hutsik      
  2. 100 € Naroa Legarra Marcos Altsasu BHI Altsasu Zergatik?
           
Komiki saila
LH 5. eta 6. 1. 50 € Izadi Barandiaran Leitza San Donato / Koldo Arnantz Bakaiku Orka taldea
  2. 40 € Ander Villalobos Hernaz Zelandi IP Altsasu Batu zeruan!
           
DBH 1. eta 2. 1. 70 € Uxue Biain Goñi Andra Mari / Koldo Arnantz Etxarri Ezinezko maitasuna
  2. 60 € Iraia Pacheco Gonzalez Atakondoa IP Errotz Orreaga
  2. 60 € Naroa Carrasco Macho Altsasu BHI Altsasu Felixiano eta Pankraxioren desbenturak
           
DBH 3. eta 4. 1. Hutsik      
  2. Hutsik      
           
Batxilergoa eta ... 1. 110 € Aitor Bengoetxea Larunbe Altsasu BHI/ Koldo Arnantz Altsasu Nire opor onenak
  2. Hutsik      

 

Euskaltegiko ikasleak eta Mintzakideak
Haiek ere Maria Markotegi sariketan euren atala dute. Ikasitako hizkuntzarekin sormen lanak sortzeko gonbidapena egin zien Euskara Zerbitzuak eta lehiaketara 56 lan aurkeztu ziren: 1. mailan 29; 2. mailan 11 eta 3. mailan 16. Monika Etxebarria eta Maria Luisa Zelaia izan ziren lehiaketako epaileak.

Saridunak
Maila Idazlea Herria Idazlana Saria
1. maila (A1 eta A2) Eneko Pagola Azkarate Anotz Lehenengo hasiera Liburu sorta
  Alberto Urkixo Artola Altsasu Gure altxorra Liburu sorta
         
2. maila (B1) Pili Rellan Bautista Altsasu Uso mezularia Liburu sorta
         
3. maila (C1) Joakina Zubiria Galartza Altsasu Gure amonaren etxea Liburu sorta
  Jose Mª Rodriguez Mazkiaran Altsasu Izorratuta geratu nintzen Liburu sorta