Jatekoak ematen

Guaixe 2016ko eka. 9a, 11:39

Nafarroako Elikagai Bankuaren deialdiari erantzunez,ostiralean eta larunbatean makina bat sakandarrek jakiak eman zituzten. Bankuko boluntarioek jaso zituzten, behar gehien duten pertsonen artean banatzeko gero. Jaki bilketaren antolatzaileek adierazi dutenez urte guztian beharra duen pertsona bakoitzari 121 kilo elikagai emateko adina jaso nahi zuten. Jaki horiek bankuaren egoitzan gordetzen dira eta gero handik Nafarroako eskualde guztietara banatzen dira, Sakanara barne.