Klinikatik Parlamentura Alzheimerraz hitz egitera

Guaixe 2016ko eka. 11a, 11:15

Josefina Arregi klinika psikogeriatrikoko mediku zuzendaria eta Alzheimer Gaixoen Nafarroako Elkarteko Idoia Lorea psikologoak parte hartu zuten Nafarroako Parlamentuak gaitzari buruz atzo hartu zuen jardunaldian. Batak eta besteak azpimarratu dute garrantzitsua dela “gaixotasuna eramangarriago egiteko gaitzari buruko informazioa, prestakuntza eta babesa jasotzea”. Bide batez, Alzheimerra ikertzen duten ekimenak babesteko beharra azpimarratu zuten.

Roldan medikuak azaldu zuen dementziek haiekin aurretik pertsonek zituzten gaitasun intelektualak galtzea dakarrela (memoria, hizkuntza, zentzua edo arrazoiketa) eta emozio eta jokabide nahasmena dakartela. Gaitza horiek, mailakatuta eta itzulezina den moduan, gaixoak “erabateko dependentziara bideratzen dituzte.” Roldanek azaldu zuenez, dependentziak euren hasierako sintomengatik ezberdintzen direla azaldu zuen eta nagusiak Alzheimerra eta dementzia baskularrak zirela gaineratu zuen. Hizlariak entzuten PSNko parlamentariekin batera Geroa Baiko Unai Hualde eta EH Bilduko Asun Fernandez de Garaialde Lazkano zeuden.

4.000 pertsona baino gehiago
Horiek dira Josefina Arregi klinika psikogeriatrikoak 209 urte baino gehiagotan artatu dituenak, “gehienak haiek bizi duina egin ahal izateko eta familiendako jasangarria izateko errehabilitatuta”.