Burunda ekialdeko gazteen topaketa

Guaixe 2016ko eka. 10a, 11:31

Larunbatean, 11:00etatik aurrera Urdiainen.

Bakaikuko, Iturmendiko eta Urdiaingo gazte asanbladek Burunda ekialdeko gazte eguna antolatu dute estreinakoz. Urdiainek hartuko ditu ospakizunak. Bihar izanen dira, baina gaur, 19:00etan, abiatzeko, Eraikitze lanetan ari gara dinamika aurkeztuko dute hiru asanbladetako kideek. Bihar, eguerditik ordu txikietara izanen da ospakizuna.

Egitaraua
11:00etan Eraikuntza tailerrak.
13:00etan Kalejira trikitixarekin.
15:00etan Bertso-bazkaria.
18:00etan Kalejira musikarekin.
20:00etan Kontzentrazioa.
22:00etan Ogitarteko jatea, plazan.
23:30ean Kontzertuak plazan: Against you, Baxtardix eta Batek Daki (erromeria).