Lopez de Goikoetxea ongi Ibardinen

Guaixe 2016ko eka. 14a, 14:23

Sailkapen orokorrean 11.a sailkatu zen eta Copa Turboko lehena izan zen

Larunbatean I. Ibardin Igoera jokatu zen, Nafarroako Mendi Igoeren Txapelketarako baliagarria zen bigarren proba eta Copa Renault Turbo txapelketarako baliogarria zen proba. 4,5 km-ko ibilbide tekniko eta irristakorra zen. Sakana Motorsport taldeko 3 pilotu lehiatu ziren: Iban Lopez de Goikoetxea (Renault 5 GT Turbo), Iker Palacios (Speed Car) eta Mikel Mendinueta (Peugeot 205 GTi).
30 pilotuk lortu zuten proba despeditzea. Arkaitz Ordoki (BRC) izan zen azkarrena (3:01). Lehen sakandarra Iban Lopez de Goikoetxea izan zen, klasifikazioan 11.a (3:29). Bere mailan, FL mailan, hirugarren nafarra izan zen, eta Renault Turbo Txapelketan lehena. Iker Palacios 13.a sailkatu zen (3:30) eta Mikel Mendinueta 21.a (3:37).