Andra Mari ikastolako festa Lakuntzan

300 lagun bildu ziren bazkaltzera

Giro bikainean, larunbatean ospatu zen Andra Mari ikastolako festa, Lakuntzan. Ikastolako pilota txapelketako finalak, herri kirolak, erakusketa… denetarik izan zen. Andra Marik herri kirolak lantzen horrenbeste lan egin duten kideak omendu zituen eta duela gutxi zendutako Txarete Ganboa ikastolako irakasle eta psikologoa izan zuten gogoan. 300 lagun bildu zituen bazkariaren ondoren, haurrendako puzgarriak eta espuma festa izan ziren, eta musikari jarraiki kantan eta dantzan aritu ziren bildutakoak.