Gaurkoan Naia izan da protagonista Haur Hezkuntzako gelan. Amak lagundurik etorri da eskolara eta makina bat jostailu ekarri ditu lagunei erakutsi eta jolasteko. Printzesen soinekoak, koroa, kitarra, piano erraldoia...
Amaren laguntzarekin meloi eta sandia brotxetak prestatu ditugu eta guztiok elkarrekin hamaiketako goxo-goxoa egin dugu. Aroak prestaturiko erroskilak ere jan ditugu.
Primeran pasa dugu zuekin bikote.
Eskerrik asko Naia eta Aroa!