Uharte Arakil-Irurtzun, Sakanako Mendizaleekin

Guaixe 2016ko eka. 16a, 11:45

Igandean, 8:00etan

Sakanako Mendizaleak taldeak iganderako ibilbide polita antolatu du. Uharte Arakildik aterata, Irurtzunera iristea da erronka, gure mendi, bidezidor eta txoko bikainetatik pasata. Iratxo mendi taldekoek prestatu dute ibilbidea. Igandean, goizeko 8:00etan jarri dute hitzordua, Uharte Arakilen. Ez da autobusik antolatuko.

Emakumeekin Txorrokopuntara
Dantzaleku Sakana klubeko mendi ataleko emakumeen taldeak igandean 8:30ean hitzordua jarri du Altsasuko Foru plazan. Txorrokopuntara joatea da asmoa.  

Azkenzale eguna
Etxarri Aranatzen Azkenzale edo Finalista eguna ospatu zuten ekainaren 5ean. Etxarritik abiatuta eta mendian buelta ederra eman ondoren, Antzetxen egin zuten ospakizuna.