Institutuko 40 ikasleek gainditu dute selektibitatea

Guaixe 2016ko eka. 16a, 14:59

Nafarroan aurkeztutako ikasleen %96,76k gainditu du.

Joan den asteko asteazkena eta ostirala bitartean Altsasu Bigarren Hezkuntzako Institutuko 40 ikaslek selektibitate proba egin zuten. Haietatik 36k D ereduan ikasitakoak ziren eta gainontzeko lauak 4 A ereduan. Denek gainditu dute unibertsitaterako sarbidea ematen duten probak.

Altsasu institutuan Batxilergoaren 2. mailan 59 ikasle matrikulatu ziren D ereduan. Haietatik 39k gainditu zuten ikasturtea eta selektibitatera 36 aurkeztu ziren. A ereduari dagokionez, 12 ikasle matrikulatu ziren. Ikasturtea 4k gainditu zuten eta haiek izan dira selektibitatera aurkeztu direnak.