Erronkei begira

Guaixe 2016ko eka. 17a, 11:43

Sakanako Sozioekonomia Behatokiaren (SSB) deialdiari hainbat arlotako 20 bat sakandarrek erantzun zioten asteartean. Cederna Garalurreko Susana Mendinuetak eta Sakanako Garapen Agentziako Iker Manterolak, Aitor Eguzkitzak (industria eta energia), Odei Arregik (industria eta energia), Oskia Gorostiagak (elikadura) eta Paki Urbitartek (turismoa) joan den urtean egindakoen errepasoa egin zuten.

Bileran izandakoek joan den urtean emandakoak pauso txikiak izan zirela adierazi zuten. Nafarroako Gobernuarekin adostutako akordioa aintzat hartuta aurten eta aurrera begira erronkak daudela nabarmendu zuten. Zenbait zalantza argitu ondoren despeditu zen bilera. Aurkeztutako memoriak www.sakanagaratzen.com web orrian kontsultatzeko aukera izanen da.