Garapen esperientzia gehiagoren berri izanen dugu

Guaixe 2016ko eka. 17a, 12:47

Despeditu berri diren hitzaldien bideoa hilabete barru www.sakanagaratzen.com web orrian ikusgai izanen dira.

Sakana Garapen Agentziak tokiko garapena kudeatzeko politiketan sakandarrak trebatzeko mintegia despeditu zen atzo. Ibarreko garapenaren arloan aritzen diren eragileei zuzendutako hiru saio izan dira. Haien bidez, tokiko garapenari buruzko informazio orokorra jaso eta beste eskualde batzuetako esperientziak eta lan ildoak ezagutzeko aukera izan da. Agentziatik jakinarazi dutenez, tokiko garapenari buruzko esperientzia orokor horiek ezagutu ondoren, etorkizuneko trebakuntza saioetan esperientzia zehatzagoak programatuko dituzte.
Azken saioan Azaro fundazioko (www.azarofundazioa.com) Ainhoa Arrizubieta Zabalak Lea Artibai eskualdearen esperientziaren berri eman zuen. Sakanak haien antzeko ibilbide bat izan du. Elkarlanetik esparruak sortuz joan ziren, elkarte kooperatiba lehenik, ikerkuntza zentroa… Guztia eskualdeko enpresa berriak sortu eta enpresa sarearen lehiakortasuna hobetzeko helburuz.