Lopezek, atzera ere, Alegriaren erretratua aukeratu du

Guaixe 2016ko eka. 16a, 19:15

Antonio Lopezek eta Juan Jose Akerreta margolariek Figurazioaren Maisuak pintura tailerra eskaini zuten Opusen unibertsitateko museoan joan den astean. 26 ikasleen artean Jokin Alegria, Kale, lakuntzarra zegoen. Bigarren aldia da tailerrean parte hartu duena eta bietan berak egindako lan bat tailerreko hiru margolan onenen artean aukeratu dute irakasleek. Aurtengoan gizonezko baten erretratuagatik irabazi du Kalek aipamena.

Ikastaroan ikasleek tradizio figuratiboko generoak landu dituzte. Aurten emakumezko eta gizonezko baten erretratu bana egin dituzte eta baita bodegoia margotu ere. Pintatzea irakasleen eta ikasleen arteko hizketaldietarako aitzakia da. Hala, kontzeptuak garatzen dituzte.