Ikastolaren festa

Guaixe 2016ko ekainaren 17a

Ikasturte akaberako festa ospatuko du Iñigo Aritza ikastolak bihar.

Altsasu izanen da aurten ospakizuna hartuko duen herria. Egitaraua Iortia kultur gune parean eginen diren herri kirol saioekin hasiko da, 11:00etan. 11:45ean Etorkizuna dantza taldearen ikuskizuna izanen da. Ondoren ospakizuna ikastolara lekualdatuko da. 13:30ean tirolina, trontza eta ingudeen erakustaldia izanen dira. Mahaira, bazkaltzera, 14:30ean eseriko dira. Bazkalburuan ikastolan 25 urte daramaten familiei esker ona azalduko zaie. Kantaldiak, ginkanak, dantzek eta gurasoendako jokoek osatuko dute arratsaldeko egitaraua. 19:00etan guztia jaso eta garbitzeko txanda izanen da eta horrela despedituko du Iñigo Aritzak bere festa.