Dantza jaialdia

Guaixe 2016ko eka. 17a, 09:58

Domekan, 17:00etan eta 19:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.

Irantzu Gonzalez Azpirozen dantza eskolako ehun dantzari inguru izanen dira Altsasuko dantza  jaialdiko protagonistak. Dantza eskolaren aurreneko jaialdia da eta bizitzako hariak izanen dira jaialdiaren ardatza. Adin guztietako dantzariak pasako dira eszena-tokitik. Gonzalezek dioenez, “hari bakoitza sentimendu bati dagokio eta gaur egungo sentimendu desberdinak dantzan islatuak ikusiko ditugu dantza garaikidearen, klasikoaren eta gaur egungo dantzen bitartez.” Irakasleak emankizuna esaldi bakarrean laburbildu du: “norbera bere bidea egiteko jabe da.”

Campusa

Joan den urteko esperientziari segida eman eta Gonzalezek Dantza Campusa eskainiko du garilaren 10etik 17ra. “Ekintza ugarirekin, dantzan murgiltzeko zazpi egun zoragarri.” Zazpi urtetik gorako dantzariek izanen dute aukera izena emateko. Aste horren helburua dantzaz disfrutatzea izanen da. Campusaz aparte, garilean, dantza eskolan dantzariendako hobekuntza ikastaroak izanen dira: gaur egungo dantzak, dantza fusioak helduendako eta dantza garaikidea.