Emakumeenganako indarkeriarekin lotutako bi atxiloketa

Guaixe 2016ko eka. 21a, 12:16

Foruzaingoak jakinarazi duenez, emakumeen kontrako indarkeria delituengatik pasa den astean bi burundar atxilotu zituen. Aurrena, 30 urteko gizon altsasuar bat izan zen. Hari bi delitu egotzi dizkiote: kautela-neurria hausteagatik eta tratu txarrengatik. Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako 1. Epaitegiak hartu du auzia.

Iturri beraren arabera, larrialdien telefonoan genero indarkeriako eraso baten berri jaso zen eta Altsasuko polizia etxeko patruila Iturmendira joan zen. Desobedientziagatik eta agenteei erresistentziagatik foruzainek 24urteko iturmendiarra atxilotu zuten.

112
Sexu erasoak salatzeko telefonoa.