Brontzezko Maialen

Guaixe 2016ko eka. 23a, 08:55

Errioxan jokatutako Espainiako Kopan hirugarrena sailkatu zen iturmendiarra

Asteburuan VI. Errioxako Gobernuaren Trofeoa jokatu da, emakumezkoen Espainiako Txirrindularitza Kopa. Junior mailan (70 km) Bioracer taldeko Sandra Alonso iritsi zen bakarrik helmugara (1:59:17). 5 segundora Sopela-Ugeragako Miriam Gardachal sartu zen, eta 1:37ra CAF Transport Engineering taldeko Maialen Aramendia iturmendiarra. Espainiako brontzezko domina ekarri du Errioxatik iturmendiarrak.

Maiza, Gonzalez eta Irastortza
Kadeteen mailan (35 km). Koryo Car taldeko Alba Gomez izan zen Espainiako Kopako irabazlea (1:06:37). Sakandarrak ongi aritu ziren. Gipuzkoa Rural Kutxako Leire Maiza etxarriarra 33.a sailkatu zen, 1:19ra, berte taldekide Bakarne Gonzalez 36.a, 4:00ra eta CAF Transport Enginneering taldean dabilen Joana Irastorza etxarriarra 48.a, 5:50era.