Mank-ek hiru lanpostu betetzeko deialdia eginen du

Guaixe 2016ko eka. 24a, 09:58

Herenegungo batzarrean proiektorearen laguntzaz hainbatazalpen eman zituzten.

Sakanako Mankomunitateak plantilla organikoan hutsik dauden hiru lanpostu betetzeko deialdia eginen du aurten. Herenegun egindako batzarrean erabaki zen deialdi horiek egitea. Mank-ek bete nahi dituen lanpostuak honakoak dira: gerentea, Ur Zerbitzuko langile batena eta hondakin teknikariarena. Aitor Karasatorre Muguruza presidenteak deialdiak lehenbailehen egiteko asmoa azaldu du.

Bestalde, Sakanako Plan Estrategikoa aurrera eramateko Nafarroako Gobernuak eta Mank-ek hitzarmena sinatu zuten. Haren bidez, ibarreko erakundeak 250.000 euro jaso ditu. Diru hori Sakanako Garapen Agentziak kudeatu behar duenez, Hrenegungo bileran agentziari diru hori kudeatzeko ardura eman zitzaion. Horretaz aparte, edukiontzi txikiak erosteko (150 eta 250 litrokoak) aurrekontu aldaketa onartu zen. Erosketa hori egiteko 12.000 euro bideratuko dira.